Erabiltzeko baldintzak BASQUE GLOBAL NETWORK sare soziala Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sortu du eta haren jabetzakoa da. Sarea Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak kudeatuko du, dokumentu honetan jasotako Erabiltzeko Baldintzei jarraiki. Historikoki, kanpoan den euskal komunitatea diasporaren eta euskal etxeen inguruan antolatu da. Orain, Eusko Jaurlaritzak urrats bat eman nahi du, eta informazioaren gizartearen teknologien laguntzaz, komunikaziorako eta harremanetarako gune bat eskaini nahi die bertan parte hartu nahi duten pertsonei, BASQUE GLOBAL NETWORK sarearen bitartez. BASQUE GLOBAL NETWORK elkarlaneko webgune bat da, sare global bat, eta haren helburua, hainbat arrazoi direla medio Euskaditik kanpo bizi diren edo lan egiten duten euskaldun guztiak harremanetan jartzea da. Sarearen zati handi bat Euskal Etxeen Sareak biltzen dituen pertsonek osatuko dute, zalantzarik gabe. Sare hori urte luzez joan da eratzen, eta egun, ofizialki erregistraturiko 180 etxe baino gehiago biltzen ditu, 4 kontinentetako 25 herrialdetan banatuta. Gainera, euskal kulturaren eta tradizioen zaleek ere parte hartu ahalko dute Sarean, haien jaioterria eta bizilekua edozein direla ere. 1.- Baldintzak ezagutzea eta onartzea. BASQUE GLOBAL NETWORK sareko kide izan daiteke Sarea erabiltzeko baldintzak onartzen dituen eta adinez nagusia den edozein pertsona. Sareak eskainitako zerbitzuak erabiltzeak berekin dakar Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren Erabiltzeko Baldintza hauen bertsioan jasotako agindu guzti-guztiak erabat onartzea, inolako salbuespenik gabe, pertsona horiek BASQUE GLOBAL NETWORK sarean sartu eta izena ematen duten unean; hortaz, erabiltzaileek webgunetik eskainitako informazioa eta zerbitzuak erabiltzen dituztenean bertako edukia arretaz irakur dezaten gomendatzen dugu. BASQUE GLOBAL NETWORK sarean izena emateko eskaera egiterakoan, erabiltzaileak beharrezko gaitasuna adierazi eta bermatuko du, eta haren titulartasuna duen Administrazioa aske utziko du horrek eragin dezakeen edozer erantzukizunetik. Dena dela, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak beretzat gordetzen du bere ustez beharrezko baldintzak betetzen ez dituen edozein pertsonaren izen-ematea berehala eraginik gabe uzteko eskubidea. Webgunean sartzea zein bertako informazioa baimenik gabe erabiltzea ekintza horien arduradunaren erantzukizuna izango dira erabat. Sarearen titulartasuna duen administrazioa ez da izango sarbide edo erabilera horretatik erator daitekeen inolako ondorio edo kalteren erantzule. 2.- Erabiltzaile gisa izena emateko prozesua gainbegiratzea eta onartzea. BASQUE GLOBAL NETWORK sareko erabiltzaile gisa izena emateko eskaera gainbegiratzea eta behin betiko onartzea Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzaren mende egongo da, eta baldintza hauetan ezarritako irizpideen araberakoa izango da. 3.- Erabiltzailearen izena eta pasahitza erabiltzea eta zaintzea. Onartzeko prozesua gauzatu ostean, erabiltzaile izen bat eta pasahitz bat baliatu beharko ditu pertsona bakoitzak Sarera sartzeko (login). Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du izena eta pasahitza arduraz erabiltzeko, eta biak isilpean gordetzeko. 4.- Sarea egoki erabiltzea. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Sarea egoki erabiltzeko, eta ez jarduera bidegabeak edo fede onaren eta antolamendu juridikoaren aurkako ekintzak gauzatzeko haren bitartez. Adibide gisa, eta kasu guztietan sakondu gabe, erabiltzaileek beren gain hartzen dituzte honako konpromiso hauek: a) Ez faltsutzea beste norbaiten edo BASQUE GLOBAL NETWORK sarearen beste erabiltzaile baten nortasuna, eta ez datu faltsuak edo zehaztugabeak ematea bere nortasunari buruz. b) Ez egitea ziberbullying edo ziberjazarpen gisa kataloga daitekeen jarduerarik c) BASQUE GLOBAL NETWORK ez erabiltzea hirugarrenen eskubideak edo interesak urratuko dituzten legearen kontrako helburuekin edo eraginekin. Legearen kontrako helburutzat joko da, besteak beste, zerbitzuak irabazi asmoekin, asmo komertzialekin, promozionalekin eta publizitarioekin erabiltzea. d) Ez sartzea eta hedatzea izaera arrazista, xenofobo, pornografiko edo pedofiloko edukirik edo propagandarik, ezta terrorismoaren apologia egiten duenik eta giza eskubideen aurkakorik ere. e) Ez urratzea eta haustea pertsonen edo familien ohorea, intimitatea eta irudia. f) Sarea ez erabiltzea proselitismo politikoa edo erlijiosoa egiteko. g) Ez igortzea publizitaterik, publizitate materialik, zabor-postarik, mezu-katerik, piramide egiturarik edo bestelako eskaririk, berariaz horretarako sorturiko zerbitzuetan ez bada. h) Ez sartzea edo zabaltzea informazio edo eduki faltsurik, anbiguorik edo zehaztugaberik, hura jasotzen duten pertsonengan nahasmendua eragin dezakeenik. i) Ez zabaltzea, igortzea edo hirugarrenen esku jartzea komunikazioen isilpekotasuna eta datu pertsonalen babeserako legedia urratzea dakarren informaziorik, elementurik edo edukirik. j) Hirugarren pertsonen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideekin lotuta den inolako fitxategirik (bideoa, audioa, testua eta abar) ez argitaratzea edo igotzea, salbu eskubide horien legezko titularrak Sare hau arautzen duen baimenarekin bat datorren lizentzia edo baimena eman badu 5.- Sareko edukiak edo kontuak moderatzeko eta ezabatzeko sistema. BASQUE GLOBAL NETWORKek moderazio sistema bat du Erabiltzeko Baldintza hauek urratzen dituzten iruzkinak edo edukiak argitaratzea saihesteko. Adierazitako debekuetakoren bat urratuko balitz, Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak erabiltzailearen kontua eten, desaktibatu edo ezabatu ahalko du, edo, behintzat, kontuaren edo edukien zati bat 6.- Sarearen bitartez estekaturiko edukien gaineko erantzukizuna. BASQUE GLOBAL NETWORK sarearen zerbitzuak behar bezala emateak, eta izena emandako pertsonen jarduerak berak, berekin ekar dezake erabiltzaile profiletan hainbat eduki txertatzea; esaterako, irudiak, testuak, bideoak eta abar, edo Interneteko beste gune eta atari batzuetara joateko estekatzeko gailu teknikoak erabiltzea (aurrerantzean, "Estekaturiko edukiak"). BASQUE GLOBAL NETWORKeko erabiltzaile batek uste badu legez kontrakoa edo desegokia den estekaturiko eduki bat dagoela, Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzarekin harremanetan jar dadin gomendatzen diogu, hala badagokio, eduki hori ezabatu edo ken dezan. Horretarako, honako helbide elektroniko hau sortu dugu: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Erabiltzaileak bermatu beharko du BASQUE GLOBAL NETWORKen parteka dezakeen edozer eduki zabaltzeko beharrezko baimenak dituela; bereziki, hirugarren pertsonaren baten datuak jartzen baditu edo irudietan edo argazkietan agertzen badira, haien baimena beharko du, uneoro intimitaterako, ohorerako eta norberaren irudirako eskubide indibidualei euste aldera, zein datu pertsonalak babesteko eskubidea errespetatze aldera. 7.- Edukien egiazkotasuna eta erabiltzaileen iritziekin identifikatzea. Batik bat, Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak: - Ez du bermatzen Sareko edukien eta zerbitzuen egiazkotasuna, zehaztasuna, zilegitasuna eta fidagarritasuna, eta, bereziki, BASQUE GLOBAL NETWORKetik kanpoko hirugarrenek emandakoena edo lagatakoena. - Ez du bere gain hartzen eta ez ditu bere egiten Sareko erabiltzaileen iritziak, iruzkinak edo jarduerak, eta ez du argitaratze jarduerarik gauzatzen arlo horretan. Erabiltzailea izango da BASQUE GLOBAL NETWORK sarearen baitan emandako iritzien eta egindako iruzkinen eta jardunen erantzule bakarra. 8.- Birusak edo fitxategi gaiztoak. Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak ez du bermatuko edukietan edo bere sistema informatikoan bildutako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan ez dagoenik zure sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) aldaketak eragin ditzaketen birusik edo bestelako elementurik, eta ez du haiengan inolako kontrolik. 9.- Erabiltzeko Baldintzak aldatzea. Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak eskubidea du BASQUE GLOBAL NETWORK sareko zerbitzuak edo edukiak hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko alde bateko erabakia hartzeko, unean-unean egokitzat jotzen dituen irizpideei jarraiki. Hortaz, Baldintza hauen edukia tarteka begiratzea gomendatzen dugu, aldaketak izan baititzake legezko arrazoiak edo arrazoi teknikoak, korporatiboak edo berezko auto-erregulazio prozesuetatik eratorritako arrazoiak direla eta. 10.- Zerbitzua eskaintzari uztea. Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak eskubidea izango du edozein unetan zerbitzua eteteko edo hura eskaintzeari uzteko. Era berean, aldi baterako eten ahalko du zerbitzua, segurtasun arrazoiak edo Sarearen eta hari lotutako zerbitzuen mantentze edo eguneratze lanak direla eta. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA. Jabetza intelektualeko eskubideen mende dauden edukiak eta informazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Sarearen erabiltzaileen edo hirugarrenen titulartasunekoak direnak, eta BASQUE GLOBAL NETWORK sarearen bitartez eskura jarritakoak, erreproduzitu, publikoki komunikatu, eraldatu edo libreki atera ahalko dira, modu ez esklusiboan eta oso-osorik edo partzialki, eta hori edozein pertsonak egin ahalko du, edozer formatutan, eta denborazko edo lurraldeko mugarik gabe, eta ondorengo legezko edozer erabilerarako, betiere honako baldintza hauek beteta: beti eta kasu guztietan adierazi beharko da haren egilea, eta orri nagusian agertzen den Creative Commons lizentziaren pean egongo da. Edukiren batek espezifikotasunen bat badu jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez, argi eta garbi emango da aplikagarri zaion lizentziaren berri edo, hala badagokio, eskubide guztien erreserbaren berri. Jabetza industrialeko eskubideei dagokienez, kasuan-kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzakoak izango dira, edo haien legezko jabeenak, eta haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratuko dira. Webgune honetan eskuragarri jarritako informazioaren erabilerak Erabiltzeko Baldintza hauetan ezarritakoa urratuko balu, edo kalteak eragingo balitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetza intelektual eta industrialean, legez dagozkion ekintzak gauzatu ahalko dira, eta, hala badagokio, erabilera horretatik eratorritako erantzukizunak sorraraziko dira. COOKIEAK. Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak jakinarazten du BASQUE GLOBAL NETWORK sareak cookieak erabiltzen dituela eta aintzat hartzen dituela erabiltzailearen terminalean ostataturiko informazio fitxategiak, erabiltzaile horrek ataritik errazago nabiga dezan ahalbidetzeko (adibidez, Erabiltzailea eta/edo pasahitza ez berriz eskatzea). Cookiek ez dute, inolaz ere, izaera pertsonaleko daturik bilduko edo tratatuko. Edonola ere, erabiltzaileak fitxategi horiek instala daitezen galarazi ahalko du nabigatzailearen konfigurazioaren bitartez, baina, halakorik egingo balu, gerta liteke webgunearen funtzio guztiak ez baliatu ahal izatea. PRIBATUTASUN POLITIKA. Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak datu pertsonalak tratatzen eta babesten ditu, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, hura garatzeko araudian eta Datuen Babeserako Euskal Legean ezarritakoari jarraiki. Erabiltzaileak emandako datuak adierazitako Sarean aurreikusitako helburuetarako soilik erabiliko dira eta, horretarako, “Kanpoan diren pertsona euskaldunen sarea” izeneko fitxategi bat dago, Datuak Babesteko Euskal Agentzian erregistraturikoa eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren titulartasunekoa. (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/03/1601099e.pdf) Datuak Babesteko Legean ezarritakoa betez, datuen titularrak edozein unetan baliatu ahalko ditu haiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurkaratzeko eskubideak, fitxategiaren titular den honako zerbitzu honetan: Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritza, Nafarroa kalea, 2, 01007 Gasteiz. Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Horretarako, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webguneko formularioetarako esteka erantsi dugu (DBEB formularioak). Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartzeko, uneoro haiek aldatzea, galtzea eta bidegabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko, aintzat hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta dauden arriskuak, bai gizakiak eragindakoak, bai ingurune fisikoak zein naturalak eragindakoak, eta, bereziki, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoak. Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak IP helbideak biltegiratu eta erabil ditzake, trafikoa aztertu, webgunea administratu eta atari osoaren erabileraren segimendua egiteko eta, horretarako, web analisiko zerbitzuak erabil ditzake (adibidez, Google Analytics edo antzeko tresnak), baina ez ditu adierazitakoak ez diren beste xede batzuetarako erabiliko. Zehazkiago, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak eskaintzen duen analisi zerbitzu bat. Google, Inc. Delawaren dago kokatuta, eta haren bulego nagusia helbide honetan: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak ("Google"). Google Analyticsek cookieak erabiltzen ditu, hau da, bakoitzaren ordenagailuan kokaturiko testu fitxategiak, webguneari erabiltzaileek harekin lotuta egiten duten erabilera aztertzen laguntzen diotenak. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzenean igorriko zaio Googleri, eta hark AEBetako zerbitzarietan gordeko du. Googlek webgunean egiten den erabileraren segimendua egiteko baliatuko du gure informazio hori, eta webgunearen jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturiko beste zerbitzu batzuk ematen jarraituko du. Googlek hirugarrenei igorri ahalko die informazio hori, legeak hala eskatzen badio edo hirugarren horiek informazioa Googleren bitartez prozesatzen badute. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek berak duen beste inongo daturekin lotuko.